OPEN CALL LAN 05

LAN, Ikus-Entzunezko langile jaialdia

2022ko maiatzean egingo da, Bilbon

Oinarriak

Sarrera

LAN jaialdia langile klasea delakoaren sentiera, nortasun ezaugarriak, estetika, gizarte eta elkarte ehundura, arkitektura, borrokarako eta moldatzeko gaitasuna eta, oro har, memoria historiko eta kolektiboa jasotzen dituzten lanak erakutsi eta balioan jartzeko plataforma da.

Sariak

LAN ez da jaialdi lehiakorra, eta bere programazioa gaiean zein erakusten dituen lanetan ageri duen anizkoitasunean oinarritzen du. Hori dela eta ez ditu aurkeztutako ekoizpenak saritzen.

Oinarriak

Aurkezten diren lanak lanaren edo langileen inguruko istorioak kontatu beharko dituzte, edota industria ondare zein testuingurua jorratu.

Nazio barneko zein nazioarteko luzemetrai eta laburmetraiak hartu ahal izango dute parte, ekoizpen data edozein dela ere.

Ez da onartuko fikzio filmerik, iragarkirik, bidio instituzionalik edo kazetaritza erreportaiarik.

Egile bakoitzak nahi beste ekoizpen aurkeztu lezake, beti ere oinarri hauetan ageri diren baldintzak betez gero.

Filme baten izen ematea bere eskubideen jabe den pertsona fisiko zein juridikoren ardura da.

Ekoizpen herrialdea edo zuzendariaren naziotasuna edozein izan daiteke. Filman ageri diren elkarrizketak euskara zein gaztelera ez diren hizkuntzaren baten egotekotan, bi hizkuntza hauetako batean azpitituluak izan beharko ditu.

Sailak:

  • Sail ofiziala
  • Esperimentala
  • Ikasleak

Filmen luzeera

Laburmetraiak: 30 minutu gehienez
Luzemetraiak: 31 minututik aurrera

Izen ematea

Izen-ematea Festhome, Click for Festivals eta FilmFreeway plataformen bitartez egingo da, edota mail bat igorriz info@lanfestival.org helbidera hurrengo informazioa atxikita.

Izen ematea egokia eta ontzat eman dadin, partehartzaileek beren fitxetan, behintzat, informazio hau sartu beharko dute:

  • Ekoizpenaren izenburua
  • Sinopsia
  • Zuzendaritza arduradunak
  • Generoa: dokumentala edo experimentala
  • Iraupena
  • Elkarrizketen hizkuntza
  • Ekoizpen herrialdea
  • Ekoizpenaren bukatze data
  • Kontakturako datuak: kontakturako pertsonaren telefonoa, webgunea, posta elektronikoa
  • Autoreen jaioterri eta data
  • Online ikusteko esteka

Gainera, izena emandako ekoizpenen fitxak hurrengo dokumentazioa izan beharko dute:

 

  • Hiru fotograma (gutxienez 1200 x 700 pixel) jpg edo png formatuan.
  • Zuzendarien argazkia (gutxienez 800 x 600 pixel) jpg edo png formatuan.
  • Filmaren posterra.

   

Aukeraketa

Aukeraketa talde bat arduratuko da jasotako filme guztien artean Jaialdian erakutsiko direnak hautatzen. Hautatutako ekoizpenak 2020.ko maiatzean egingo den edizioan erakutsiko dira.

Lan bat jasotzeak ez du esan nahi nahitaez programazio ofizialean sartu denik

Behin filme bat aukeratuta ezin izango da jaialditik atera

Erakusketa eskubideen uztea

Aurre-aukeratu diren laburmetrai eta luzemetraiak ANTOLATZAILEAREN ESKU uzten dituzte Jaialdia iraun bitartean erakusketa eskubideak, hala nola fotograma, argazki edo filmen atalen erabilera komunikazio edo sustapen plataformetan, jaialdia sustatu eta zabaltzeko.

Jasotako eta aukeratutako lanak Festibalaren bideotekan gordeko dira, eta ondorioz, lan horien eskubideen jabeek baimena emango diete LANi ekitaldiak dirauen bitartean film laburrak pantailaratzeko eta festibalak beste hiri edo herrialde batzuetan egin ditzakeen ekitaldi ibiltarietan aurkeztu ahal izateko, betiere kultura eta hezkuntza arloko helburuetarako.