LAN obreras. Edizio berezia

Emakumeei omenaldia

Urriaren 3tik 7ra 

Esan genezake, irizpide ekonomizista batekin, ez dela “lantzat” hartzen hitzartutako ordutegirik eta ordainsaririk ez duena. Hala ere, emakumeen lana, ordaindua edo ordaindu gabea, agerikoa izan ala ez, funtsezkoa da gizartean orekari eusteko, eta, gainera, ongizate orokorrari laguntzen dio. Horrela, ia beti gutxietsi izan diren arren, biztanleriaren biziraupena bermatzen duten zereginak aurkitzen ditugu: etxeko lanak, janaria eta arropa garbia izatea eta era guztietako zainketak jasotzea ahalbidetzen digutenak. Industria eta horri lotutako prozesuak modu integralean aztertzearen garrantzia aitortu behar da, eta industrializazioaren inguruko garapen kontzeptu malguago eta inklusiboago bat proposatu behar da, emakumeek garatutako beste jarduera batzuk ikusaraziko dituena.

Emakumeek industrian egiten zuten lana ikusezina izateko joera zegoen, nolabait, sistemaren mugetan mugitzen zelako. Oraingo honetan, emakumeak egungo industrietako eragile eta subjektu aktibo gisa duten inplikazioa aitortu nahi dugu. Industriaren garapenak bi menderen arteko denbora luzea hartzen badu ere, deialdi honetan emakumeek egungo industrian duten parte-hartzea nabarmenduko dugu, eta bizipenen eta lan-ibilbideen bidez gizarte-harremanak, bizitza ekonomikoa eta industria-ehuna nola aldatzen diren islatuko dugu.